
Getariako Txakolina izendapena duen txakolindegi hau 1996an sortu zen; Rezabal sendiaren ekimenaren eta lanaren ondorioz.
Rezabaltarren txakolindegiak tradiziozko lan moldeekin segitzen du, teknologiarik aurreratuena erabiliz. Era horretan, mendeetako tradizioak produktuaren ezaugarriei eusten die, eta teknologia kalitatearen zerbitzura jartzen da; urtetan eta urtetan biziraun duen mahatsaren aberastasuna bere osotasunean mantenduz.